XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) mallaka jarraitu ezkero, irichiko gera orduan aurreneko gizoneraño edo etor-bururaño, au ¿nork egin zuen? Berak ez, bakoitzak bere izatia eziñ sortu dezake-ta; bestek ere Jaungoiko-gabe ez, Jaungoiko-gabe besterik eziñ izan litekealako.

Asiragabeko Izate bat Jaungoikua ba-da orduan, zu bazeran ezkeroz.

Abere, pisti ta landare bakoitzetik, era berian atera dezakezu Jaungoikuaren ba-izatia.

Geigarriya - Zerutik zintzilika dagon erreztun askoko katia ikusten badezu, erreztun bakoitza urrenguari erantsiya dagola, ta katiari eusten diyon zerbait goyen ba-dagola, siñisten dezu, bera-gabe katia lurrian legoke-ta; zintzilikako izaera ¿zerk ematen diyo katiari? Goiko eutsitzaliak; au ez balitz, zintzilikako katerik ez legoke; kate onek goiko eutsitzallia eskatzen duan bezela, gizon-errenkarak Egillia Jaungoikua biar du, bestela eustalle-gabeko katia lurrian egongo litzaken bezela, gizon-errenkara Jaungoiko-gabe, ezer-ezian egongo litzake, bestela utsian edo izangabe egingo ziñake zedorri.

3) JAUNGOIKUAREN BA-IZATIA ZERU-LURREN EGOKITASUNETATlK = Uri alaitsuak, erri politak, eliz bikañak, eche lirañak, ol fabrika ederrak, makina egokiyak eta liburu aitatuak, badaude munduan: oyek ikusitakuan, ez degu esaten berak egiñ diranik, oyen puskak berak alkartu diranik, edo utsetik atera diranik, baizik egille burutsu ta trebia dutela aitortzen degu; askoz aundiyaguak, egokiyaguak, eta bikañaguak diran zeru-lurrak ikusita, egille obiagua ta burutsuagua badutela aitortu biarrian arkitzen gera; ¿nor ote da ori? Jaungoikuaren ordekoren bat edo Jaungoikua bera; bi aldietatik Jaungoikuaren baizatia datorkigu beraz.